Gizartea
Bizkaia
Sute batek bi auto kiskali eta hirugarren batean kalteak egin ditu Arrigorriagan
Agentziak | EITB MEDIA
Sutea bart piztu da Santa Isabel auzoan. Ertzaintzak ikerketa abiatu du sua zerk eragin duen argitzeko.
Bi auto kiskali eta hirugarren batek kalte handiak izan ditu bart Arrigorriagan (Bizkaia) piztu den sutea tarteko.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, sua 05:30ean piztu da Santa Isabel auzoan oraindik argitu gabeko arrazoiak direla eta.
Ikerketa abian da.