Itxi

Gizartea

ELKANO

Nao Victoria ontziaren erreplika bisitatu ahal izango da Donostian, bihartik aurrera

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Ontzia Juan Sebastian Elkanok lehenengo aldiz munduari bira emateko erabili zuen itsasontziaren erreplika da. Uztailaren 10era arte egongo da Donostiako portuan.

  • Nao Victoria ontzia EFEko artxiboko irudi batean.

    Nao Victoria ontzia EFEko artxiboko irudi batean.

Nao Victoria ontziaren erreplika bisitatu ahal izango da Donostiako portuan, ostegun honetatik uztailaren 10era arte.

Nao Victoria Juan Sebastian Elkano marinel gipuzkoarrak 1519 eta 1522 artean lehenengo aldiz munduari bira emateko erabili zuen itsasontziaren erreplika da.

Erreplika Europako hainbat portutan egon da, lehen mundu itzuliaren V. mendeurrena dela eta. Gipuzkoako hiriburua hurrengo geralekua izango da.