2.700 agente inguru arduratuko dira segurtasunaz 2022ko San Fermin jaietan

2022ko sanferminetako segurtasun-dispositiboan, udaltzainek, Foruzaingoak, Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak hartuko dute parte, guztira 2.700 lagun, jai seguruak izan daitezen.
Hala adierazi dute gaur, astelehena, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzan egindako Segurtasun Batzordean, eta bertan izan dira, besteak beste, Jose Luis Arasti Gobernuko ordezkaria, Javier Remirez Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilaria eta Enrique Maya Iruñeko alkatea. Polizia-kidegoetako agintariak ere bertan izan dira.
Dispositiboa osatzen duten agenteetatik, 800 inguru Polizia Nazionalari dagozkio; 853, Guardia Zibilari; 700 inguru, Foruzaingoari eta 415, Udaltzaingoari. Horiez gain, toki zehatzetan trafikoa erregulatzeko eta kontrolatzeko lanak egiten dituzten Babes Zibileko 200 laguntzaile izango dira, eta, halaber, Udaltzaingoarekin lankidetzan aritzeko beste funtzio batzuk egingo dituzten kideak izango dira.
Dagoeneko antolatuta daude ekitaldi nagusietarako neurriak, hala nola txupinazoa, entzierroak, prozesioa, su artifizialak, zezen plazako sarrerak eta irteerak edo erraldoi eta buruhandien desfileak.
Aurtengo dispositiboak arreta jarriko du eraso sexisten prebentzioan eta edozein motatako mehatxu terroristak saihesten. Ildo horretan, agintariek herritarrei eskatu diete arduraz gozatzeko San Fermin jai jendetsuak.
Albiste gehiago gizartea
Lan Onari saria Carmelo Urza Larrauri Filologia Hispanikoko doktoreari emanda itxi du Lehendakaritzak 2025eko Jaialdira egindako bisita
Esparru akademikoan egindako lanagatik eta kanpoan euskal kultura zabaltzen egindako ekarpenagatik saritu dute Renoko Unibertsitateko Filologia Hispanikoko doktorea. Oso gazte zela Estatu Batuetara bizitzera joan bazen ere, euskal sustraiei eusteagatik eta Euskadiren eta Estatu Batuen arteko harremanak estutzeko lan egiteagatik nabarmendu da beti.
Zazpi kilometrorainoko auto-ilarak AP-8an, Irunen, Biriaturaino, udako joan-etorriak direla eta
Larunbat honetako lehen ordutik auto-ilara luzeak izaten ari dira euskal errepideen sarean, abuztuko lehen asteburuko irteera eta itzulera operazioarekin batera.
Lau gizonek 18 urteko neska bat inguratu eta bortxatu dute Ferrolen
Gizon bat atxilotu dute jada. Erasoa Coruñako hiriaren Espainia plazako arkupe batzuetan gertatu zen. Gertakariak asteartetik asteazkenerako gauean jazo ziren, hiriaren erdialdean.
Bilbok hilerria modernizatu du errausketak eta maskotentzako zerbitzuak eskaintzeko
Araudi berria irailera arte egongo da ikusgai, eta heriotza perinatalari ematen zaion tratuari eta erlijio-aniztasunerako guneei buruzko hobekuntzak ere jasotzen ditu, besteak beste.
Adineko bost moja Urduñako komentutik ateratzea eragotzi dute, erlijiosoak Beloradotik bota ondoren
Adineko lekaimeen beharrengatik egokitutako garraio berezi bat prest zuten, baina ezin izan dute erabili, moja matxinoek uko egin baitiote giltzak emateari. Gainera, gaurko operazioa "bahiketatzat eta agintekeriatzat" jo dute moja horiek.
Gasteizko txosnak itzuli dira txandalariak omenduz, eta musikaz eta aldarrikapenez beteta
Txosnagunea Arabako Campusera itzuliko da kontzertuekin, herri-ekimenekin eta TicketBAIren ezarpenaren kontrako protestekin. Bien bitartean, Txosnetako txandalariak izan dira Txosnisariaren irabazleak.
50 boluntario inguruk Barrundian desagertutako 77 urteko emakumea bilatzeko lanekin bat egin dute
Senideek asteartean salatu zuten adineko emakumearen desagerpena. Emakumea Hermua auzoko bere etxebizitzatik atera zen, eta ez dute berriro ikusi.
Zeledonek baditu aterkia, zahatoa eta zapia: "Ez dugu inolako erasorik onartuko"
Maider Etxebarria alkateak "zorterik onena" opa dio Iñaki Kerejazuri. Kerejazuk bigarren urtez jarraian pertsonaia ezagunaren papera egingo du. Bere hitzaldian, alkateak jaiez "arduraz" eta "errespetuz" gozatzera gonbidatu ditu herritarrak.
Katherine Bidegaray, Montanako Auzitegi Goreneko epailea, euskal amerikar komunitatearen ordezkari boteretsuenetako bat da egun, AEBn
Behe Nafarroako familia batean sortua, haurtzaroa Ipar Dakotako mugako belardietan egin zuen, gurasoen arrantxoan. Bidegaray oso kritikoa da Trumpekin eta etorkinen deportazioekin. Emakumearen eskubideen alde egiteagatik ere ezaguna da.
Chikungunya: tigre-eltxoaren gaixotasuna saihesteko gakoak eta aholkuak
Pello Latasak, Eusko Jaurlaritzako Osasun saileko zaintza epidemiologikorako arduradunak, tigre-eltxoek kutsatzen duten chikungunya gaitzaren inguruan mintzatu da. Latasak azaldu duenez, gaitza ez da zuzenean gizakien artean transmititzen; hala ere, badira salbuespenak. Bideo honetan sintomak zeintzuk diren, transmisioa nola ematen den eta gaitzari aurre egiteko gomendioak eman dizkigu arduradunak.