Itxi

Gizartea

ospakizuna

Iruñeko Udalak San Joan suak debekatu ditu

I.G. | EITB MEDIA

Foru Erkidegoko egoera eta larrialdietako zerbitzuak azken egunotan piztutako suak itzaltzeko lanetan dihardutela kontuan hartuta, Udalak San Joan bezperan egin ohi diren suak debekatzeko erabakia hartu du.

  • aurten ezingo dute hiriburu nafarreko hiritarrek udako solstizioa sua eginez ospatu.

    Aurten ezingo dute hiriburu nafarreko hiritarrek udako solstizioa sua eginez ospatu

Iruñeko Udalak aurtengo San Joan suak galaraztea erabaki du. 

Nafarroak bizi duen egoera eta larrialdietako zerbitzuak azken egunotan piztutako suak itzaltzeko lanetan ari direla kontuan hartuta, hiriburuko Udalak San Joan bezperan egin ohi diren suak debekatzeko erabakia hartu du.

Hori dela eta, aurten ezingo dute hiriburu nafarreko hiritarrek udako solstizioa sua eginez ospatu.