Gizartea
Gasteiz
2022ko Azkena Rock Festivalek markak hautsi ditu 48.000 lagunekin
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Adingabe kopuruan ere errekorra izan da, aurreko edizioaren kopurua bikoiztu egin delako. Kanpina ere ia beteta egon da. Hurrengo edizioa 2023ko ekainaren 15, 16 eta 17an izango da.
-
Susan Kay "Suzi", 2022ko Azkena Rock jaialdiaren oholtza gainean. Argazkia: EFE
Gasteizko Azkena Rock jaialdiaren 20. edizioak markak hautsi ditu, hiru eguneko festibalean 48.000 pertsona inguru bildu baitira, 2011an izandako ikusle kopurutik oso gertu.
Covid-19aren pandemiak baldintzatuta, bi urteren ondotik itzuli da jaialdia, oraingoan, hiru eguneko formatuan (2012az geroztik bi egunekoa baitzen), ostegunetik igandera bitartean, alegia.
Jaialdiaren antolatzaileek azaldu dutenez, adingabe kopuruari dagokionez ere errekorra izan da, aurreko edizioarekin alderatuta, kopuru hori bikoiztu egin da, 800 adingabera iritsita. Kanpina ia beteta egon da, 3.200 pertsonarekin.
Musikaren izen handiak izan dira Azkena Rockeko oholtza gainean, hala nola The Offspring, Patti Smith, Emmy Lou Harris eta Suzi Quatro.
Azkena Rock Festibalaren hurrengo edizioa 2023ko ekainaren 15, 16 eta 17an izango da, jaialdiaren antolatzaileek jakitera eman dutenez.