Itxi

Gizartea

Gipuzkoa

Arastortzeko mendi-sutea, kontrolpean baina oraindik itzali gabe

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ataun, Lazkao eta Zaldibia arteko mugan kokatutako Arastortz mendiko 10 hektarea inguru erre dira. Piztuta dauden hainbat foko kontrolpean dituzte eta, oro har, egonkortze prozesuan dago sutea.

13
  • Iturria: Zaldibiako eta Ataungo Udalak

    Iturria: Zaldibiako eta Ataungo Udalak

  • Iturria: Zaldibiako eta Ataungo Udalak

    Iturria: Zaldibiako eta Ataungo Udalak

  • Iturria: Zaldibiako eta Ataungo Udalak

    Iturria: Zaldibiako eta Ataungo Udalak

  • Iturria: Zaldibiako eta Ataungo Udalak

    Iturria: Zaldibiako eta Ataungo Udalak

  • Iturria: Zaldibiako eta Ataungo Udalak

    Iturria: Zaldibiako eta Ataungo Udalak

  • Iturria: Zaldibiako eta Ataungo Udalak

    Iturria: Zaldibiako eta Ataungo Udalak

  • Iturria: Zaldibiako eta Ataungo Udalak

    Iturria: Zaldibiako eta Ataungo Udalak

  • Iturria: Zaldibiako eta Ataungo Udalak

    Iturria: Zaldibiako eta Ataungo Udalak

  • Iturria: Zaldibiako eta Ataungo Udalak

    Iturria: Zaldibiako eta Ataungo Udalak

  • Iturria: Euskadiko Suhiltzaileak Twitter

    Iturria: Euskadiko Suhiltzaileak Twitter

  • Iturria: Zaldibiako Udala

    Iturria: Zaldibiako Udala

  • Iturria: EITB MEDIA

    Iturria: EITB MEDIA

  • Iturria: EITB MEDIA

    Iturria: EITB MEDIA

Larunbat honetan Arastortz mendian, Ataun, Lazkao eta Zaldibia arteko mugan (Gipuzkoa), piztutako mendi-sutearen itzaltze-lanetan buru-belarri dabiltza suhiltzaileak, gauerditik kontrolpean daukatela baina oraindik itzali gabe dagoelako, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ataun, Lazkao eta Zaldibia arteko mugan kokatutako Arastortz mendiko 10 hektarea inguru erre dira, Gipuzkoako Aldundiak jakinarazi duenez.

Gipuzkoako Mendietako et Natura Inguruneko Zuzendaritzako hainbat baso-zaintza eta suhiltzaile izan dira bertan gau osoan. Lau basozain, suteak prebenitzeko bi baso-brigada eta bi parkeetako lau suhiltzaile-kamioi dabiltza lanean une honetan.

Estitxu Mujika Zaldibiako alkateak eitb.eus-i adierazi dionez, piztuta dauden hainbat foko kontrolpean dituzte eta, oro har, egonkortze prozesuan dago sutea. Datozen orduetarako zaintza operatiboa prestatuko dute, lagungarria izango litzatekeen euririk ez baita espero.

Sutea larunbat honetako 11:00ak aldera piztu zen, harkaitzez, sastrakaz eta zuhaitzez jositako Aitzarte izenarekin ezagutzen den oso zonalde malkartsu batean.

Dirudienez, Aralarko Parke Naturaletik oso gertu piztu da sutea, baina momentuz sugarrak ez dira parkeko lurretan sartu.