Gizartea
trafikoa
Familia bateko lau kide zauritu dira Iruña Okan izandako istripu batean
agentziak | eitb media
Kamioia erretiratzeko eta galtzada garbitzeko lanek auto-ilarak eragin dituzte. Izan ere, Ertzaintzak Irungo noranzkorako hiru erreietatik bi moztu behar izan ditu.
Familia bateko lau kide zauritu dira trafiko istripu batean. Goizago puntu berean gertatutako istripu bat seinaleztatzen ari zen ibilgailuaren aurka talka egin dute, A-1 errepidean, Iruña Oka (Araba) parean.
Lehen istripua autobide horretan izan da, N-102 errepidearekin duen loturan. Irunerako noranzkoan garagardo kaxak zeramatzan kamioi batek artazia egin du, irauli egin da eta bidean gurutzaturik gelditu da.
Kamioiaren zama galtzadan zehar hedatu da, eta suhiltzaileek bertaratu behar izan dute hori garbitzeko. Gidaria zauritu egin da, eta Gasteizko Santiago Ospitalera eraman behar izan dute.
Ezbeharra jasan duen ibilgailuaren garbiketa eta erretiratze lanetan ari zirela, bi ordu beranduago, bide horretatik zihoan Ford Focus auto batek aurreko istripua seinaleztatzen ari zen ibilgailu baten aurka talka egin du.
Autoan zihoazen lau pertsonak, bikote bat eta seme-alabak, zauritu egin dira eta bi anbulantziatan eraman behar izan dituzte Txagorritxuko Ospitalera.
Kamioia erretiratzeko eta galtzada garbitzeko lanek auto-ilarak eragin dituzte. Izan ere, Ertzaintzak Irungo noranzkorako hiru erreietatik bi moztu behar izan ditu.