Itxi

Gizartea

NAFARROA

Leire mendilerroan piztutako suteak 500 hektarea inguru kaltetu ditu

N. B. | EITB MEDIA

Foru Gobernuak Baso Suteen Arriskurako Larrialdi Planaren 2. maila bertan behera utzi du, baina egoera kontrolpean izateko jarraipena gertutik mantentzen du.

  • Suteen ondorioak Nafarroan

    Suteen ondorioak Nafarroan. Argazkia: EFE.

Joan den asteartean Leireko mendilerroan piztutako suteak 50 hektarea inguru kaltetu ditu, Maria Chivite Nafarroako presidenteak iragarri duenez ostiral honetan lehen balorazio bat egin ostean. Orain, Ingurumen Sailak erabakiko du zein izan den erabateko eragina, esan Chivitek.

Sutearen ondorioak aztertu ondoren, foru presidenteak azaldu du Herrizaingo Zuzendaritza Nagusiak Baso Suteen Arriskurako Larrialdi Planaren 2. maila indargabetu duela. "1. mailan gaude, horrek esan nahi du Nafarroako baliabide propioekin lan egiten dugula, baina edozein arazo balego, berriro eskalatu daiteke 2. mailara", adierazi du Chivitek.

Hala ere, azaldu duenez, "oso adi jarraituko dugu sutearen bilakaera, kontrola galdu ez dezagun". Gainera, profesional guztiei eskertu die sua itzaltzen egindako lana, eta herritarrei "arreta eta erantzukizuna" eskatu die "datozen egunetarako oso tenperatura altuak ditugulako eta ingurua oso lehor dagoelako".

Chivitek gogorarazi du Leire mendilerroko baso-sutea pinu bati zuzenean eragin zion tximista batek sortu zuela.