Gizartea
JAIAK
San Joan bezperako suak Bilboko txoko guztiak argituko ditu
EITB MEDIA
Ohi bezala, Etxebarria parkean ospatuko da jai nagusia. 19:30ean hasiko da lurraren erritualarekin, eta, 22:30ean, berriz, suak piztuko dira eta keimadari hasiera emango zaio.
-
San Juan gaueko sua. Artxiboko irudia: EFE
Datorren ekainaren 23an, Bilbok San Joan gaua ospatuko du, eta Bizkaiko hiriburuko auzoak suz beteko dira udari ongietorria emateko. Festa nagusia Etxebarria parkean ospatuko da. Bertan, urtero bezala, hainbat ekintza antolatu dira; ez dira faltako ohiko suak, eta txiki zein helduek urteko gau magiko honetaz gozatzeko aukera izango dute.
Bilboko Konpartsek aurkeztu dute dagoeneko San Joan gauerako egitaraua Etxebarria parkean. Jaia 19:30ean hasiko da lurraren erritualarekin eta 20:15ean joko kooperatiboak hasiko dira etxeko txikienentzako, baita handienentzako ere. 20:30ean, berriz, txokolatea banatuko da bertaratutakoen artean, eta, 22:30ean, suak piztuko dira. Jaia 00:30 aldera amaituko da.
Hemen duzue Etxebarria Parkeko San Joan gaueko egitaraua:
19:30ean: Lurraren errituala
19:30ean: Txosnaren irekiera
20:00etan: Trikitilariak
20:15ean: Joko kooperatiboak
20:30ean: Txokolatada
22:00etan: Txotx txalaparta
22:30ean: Sua piztea
22:45ean: Keimada
22:45ean: Araoa
00:20ean: Urarekin topa egitea
00:30ean: Festaren amaiera
¿ S A N J U A N G A U A ¿
— Bilboko Konpartsak (@konpartsak) June 13, 2022
Ekainak 23 San Juan Gaua ospatuko dugu Etxebarria Parkean#SanJuanGauaNAGUSI#AsteNagusiaNAGUSI#MariJaiaNAGUSI#NGS22 pic.twitter.com/F1yXuL4fNL