Itxi

Gizartea

TRAFIKOA

Martxan da Trabakua gaineko tarteko radarra

EITB MEDIA

Gaur-gaurkoz, funtzionamenduan dagoen gisa honetako lehen radarra da Euskal Autonomia Erkidegoan. Ia lau kilometroko tartean 60 km/h-ko batez besteko abiadura gainditzen duten ibilgailuek zigorra jasoko dute.

0:34
Radarra Trabakuan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.

Gauerditik martxan dago Trabakua gaineko (BI-633) tarteko radarra. Gauzak horrela, ia lau kilometroko tartean 60 km/h-ko batez besteko abiadura gainditzen duten ibilgailuek zigorra jasoko dute. Gaur-gaurkoz, Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen gisa horretako bakarra.

Guztira, lau neurgailu jarri dituzte: bi noranzko bakoitzean. Sistema berria jartzeak 100.000 euro inguruko kostua izan du.

Markina eta Ondarroa arteko lotune nagusia da eta bertatik ia 8.000 ibilgailu igarotzen dira egunero. Istripu ugariko tartea da eta horregatik erabaki dute tarteko radarra jartzea. 2015etik lau pertsona hil dira.