Gizartea
TURISMOA
Modako helmugak, klasikoak eta gomendioak, uda honetan bidaiatzeko
Naiara Ballesteros | EITB MEDIA
Bi urteko murrizketen ondoren, bidaia ia normalizatuak itzuli dira, eta turismo-eskaintza ia pandemiaren aurrekoa bezain zabala da.
-
2022 honetarako bidaiak eta helmugak. Argazkia: Pixabay.
Bidaiatzeko egoera oso bestelakoa da uda honetan, eta iazkoa baino askoz hobea. Hori nabari da bidaia-agentzietako eskariaren gorakadan. Mira Bidaiakeko Enara Etxebarriak, Eroski Bidaiakeko Sergio Gomezek eta Hernani Bidaiakeko Begoña Lujanbiok adierazi dutenez, jendeak bidaiatzeko gogoa dauka eta eskaintza oso zabala da, nahiz eta oraindik herrialde batzuek turismorako mugak itxita dituzten.
2022an jendea oporrak ohi baino lehenago programatzen hasi dela diote, bi urteko geldialdiaren ondoren, bidaiatzeko gogo handiagoa dagoelako. Atzerrirako bidaiak aukera ezin hobea dira denbora gehien dutenentzat. Kolonbia, Mexiko, Thailandia, Estatu Batuak eta Kanada dira adituen gomendioak uda honetarako.
Oso urrutira joan nahi ez dutenentzat edo bidaiatzeko hainbeste denbora edo aurrekontu ez dutenentzat, beti daude ihesaldi klasikoak. Balear Uharteak, Kanariak, Mediterraneo aldea eta Andaluzia bezalako hondartzak eta eguraldi ona duten uharteak dira gehien eskatzen direnak. Donejakue Bidea ere indartsu itzuli da pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren.
Hauek dira 2022an gehien eskatzen diren helmugak, baina bidaiatzeko orduan, bakarrik, bikotearekin, familiarekin edo lagunekin, garrantzitsuena bidaia planifikatzea eta oporrak gozatzea da.