Gizartea
gertaera
Gas isuria izan da Plentziako kale batean
I.G. | eitb media
Gertaera herriko Palankete kalean izan da, eta suhiltzaileak bertan izan dira lanean. Inguruan bizi diren herritarrei etxeko leihoak ixtea eskatu diete, egoera bere onera itzuli den arte.
Gas isuri handia izan da Plentziako kale batean, gaur, asteazkena, eta Bizkaiko Suhiltzaileek esku hartu behar izan dute. Gainera, inguruan bizi diren herritarrei etxeko leihoak ixtea eskatu diete, egoera bere onera itzuli arte.
Gas ihesa kaleko kutxatila batean izan da, antza denez. Izan ere, lanak egiten ari dira egunotan kale horretan, hain zuzen, herri bizkaitarreko Palankete kalean. Hasieran Gorlizen izan dela zabaldu da, baina Plentzia da, kale horretan alde bat udalerri bati baitagokio, eta, aurrekoa, besteari.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, Suhiltzaileen eta Udaltzaingoaren zenbait agente bertaratu dira, Naturgaseko teknikari batekin batera.
Megafoniaren bidez, inguruan bizi diren herritarrei etxeko leihoak ixtea eskatu diete, lanak bukatu bitartean.