Itxi

Gizartea

trafikoa

Ibilaldiak aldaketak eragingo ditu Abusuko zirkulazioan

agentziak | eitb media

Bilboko Udalak ohartarazi duenez, trafikoan aldaketak izango dira igande honetako 09:00etatik 19:00etara.

  • Abusu auzoa. Artxiboko argazkia: Begoña Barrutia

    Abusu auzoa. Artxiboko argazkia: Begoña Barrutia

Igande honetan Ibilaldia ospatuko da eta, ondorioz, aldaketak izango dira Abusu auzoko zirkulazioan 09:00etatik 19:00etara, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

Hala, trafikoa eta ibilgailuen sarrera-irteerak moztuko dituzte Abusun. Edonola ere, garajeetarako, garraio publikorako eta larrialdietarako irteera-sarrerak erraztuko dituzte, segurtasun baldintzek hala baimentzekotan.

Iragarritakoaren arabera, esparrua ixtearekin batera, Ponton Bidea- Abusu Zubia - Santa Isabel - Abusu - Zamakola eta Buia errepide arteko kaleak moztuko dituzte, Bolintxubideko bidegurutzera arte.

Gainera, kontrol puntuak egongo dira hurrengo bidegurutzeetan: Miraflores Etorbidean Ponton Bidearekin; Zamakolan Abusu, Ibaialde eta Buia errepidearekin; Askatasuna Etorbideko biribilgunean eta Buia errepidean, AP-68ko tunelen parean.