Gizartea
Sateliteak
Hasi da Urdaneta espaziora iritsiko den lehen euskal satelitea airerateko atzera kontaketa
EITB Media
Satlantis enpresak fabrikatu du satelitea, eta EHUko Leioako Campuseko Parke Zientifikoan garatu dute. Asteazken honetan abiatuko da Cañaveral lurmuturretik (Florida, EE.UU.).
Bi urtez probarik proba ibili ostean, heldu da Urdaneta aireratzeko unea. Lurra utzi eta espaziora iritsiko den lehen euskal satelitea. Satlantis enpresak fabrikatu du eta EHUko Leioako Campuseko Parke Zientifikoan garatu dute.
Sateliteak iSIM-90 kamera bat du, energia-, nekazaritza- eta ingurumen-plangintzetako aktibitateak kontrolatzeko diseinatua.
Horrela, punta-puntako teknologiaren bidez, berotegi efektuko gasak, petrolio-isuriak, itsas hondamendiak eta nekazal guneak behartu ahal izango da. 500 kilometroko distantziatik hartuko ditu irudiak sateliteak.
Urdaneta asteazken honetan abiatuko da Cañaveral lurmuturretik (Florida, AEB), Falcon 9 suziri baten laguntzaz. Funtzio bera duten gainontzeko sateliteak baino arinagoa da Urdaneta: hamasei kilogramo pisatzen du, eta 40 zentimetro luze eta 20 zentimetro zabal da.
Etorkizuneko misioak
Urdanetarena ez da Satlantisen lehen misioa: enpresak jada baditu bi kamera espazioan. Hau, ordea, lehen satelitea izango da. Hurrengo urteei begira ere zazpi misio inguru dituzte aurreikusita.
Satlantis GEI-Satekin dago lanean, metanoa detektatzeko satelite bat. Datorren urtean espazioratuko dutela uste dute, ekainean. Enpresaren beste erronken artean, itsasoko plastikoen behaketa eta jarraipena egitea da, baita landa sailetako patologien kontrola ere.