Gizartea
Gaixotasunak
Tximino-baztangari aurre egiteko txertoak erostea aztertzen ari da Osasun Ministerioa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Oraingoz, 25 kasu susmagarri antzeman dituzte Madrilen. Osasun Ministerioak azpimarratu du sintoma arinak dituztela guztiek.
-
Emakume bat covid-19aren aurkako txertoa hartzen. Artxiboko argazkia: EFE
Espainiako Osasun Ministerioak jakinarazi du tximino-baztangari aurre egiteko sendagai antibiralak eta txertoak erosteko aukera aztertzen ari dela.
Espainiako Gobernuak azaldu duenez, Madrilen 25 kasu susmagarri detektatu dituzte eta analisiak egiten ari dira tximino-baztangarekin kutsatuta daudela baieztatzeko. Edonola ere, azpimarratu dute kasu guztietan sintomak arinak direla.
Osasun alerta atzo piztu zuten, Erresuma Batuan lau kasu baieztatu zituztenean. Gaur, kasu gehiago agertu dira Portugalen, Ameriketako Estatu Batuetan eta Suedian.