Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

Covid-19a hatsetik diagnostikatzeko test berria onartu dute AEBetan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Tutu batean putz egin eta hiru bat minuturen buruan, kutsatuta zauden edo ez jakin dezakezu. orain arte sudur edo eztarritik lagina hartzen zuten probak bakarrik zeuden.

  • Koronabirusa diagnostikatzeko test arruntak. Argazkia: pixabay

    Koronabirusa diagnostikatzeko test arruntak. Argazkia: pixabay

Ameriketako Estatu Batuetako Sendagaien eta Elikagaien Administrazioak (FDA) koronabirusa hatsaren bidez detektatzeko test berritzailea onartu berri du.

Eskuko maleta baten tamaina du gailuak, gutxi gorabehera, eta puxika bat puzten arituko balitz bezala putz egin behar du erabiltzaileak hodi batean. Analisi kimiko baten ondoren, hiru minutu inguruan agertzen da emaitza.

Osasun zentroetan zein Ospitaleetan erabiltzeko oso egokia izan daitekeela adierazi du FDAk.

Egindako azterketetan, kutsatuen % 91 atzeman ditu. Negatibo emandakoen % 99 ere hala zen. Probetan sintomadun gaixoak zein sintomagabeak erabili dituzte.

"Omikron aldaeran zentratutako ikerketa kliniko baten sentsibilitate antzekoa izan du probak", FDAren arabera.

Koronabirusa detektatzeko probetan aukera berria irekitzen da test honekin. Izan ere, sudurreko edo eztarriko laginak behar ziren orain arte.