Itxi

Gizartea

osasuna

Zeintzuk dira hepatitisaren sintomak?

eitb media

Madrilgo Osasun Kontseilaritza hiru umeren hepatitis kasu larriak ikertzen ari da, jatorri ezezaguna dutelako. Horien aurrean, Osasun Ministerioak gomendio sorta argitaratu du.

  • Hepatitisaren aurkako sendagaiak. Argazkia: EITB Media

    Hepatitisaren aurkako sendagaiak. Argazkia: EITB Media

Hiru umek ospitaleratzea behar izan dute jatorri ezezaguneko hepatitis kasu larriak direla eta. Horien aurrean, Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak gaixotasuna identifikatzen lagundu dezaketen sintomak gogora ekarri ditu, baita prebentziorako neurriak ere.

Sintoma ohikoenak sabeleko mina, gorakoa edo azalaren horitasuna dira. Nazioarteko alertaren arabera, gaixo gehienek hobera egiten dute, baina portzentaje txiki batek transplante hepatikoa behar izaten du.

Eskuak sarritan garbitzeko, ukalondoko barnealdearekin eztul egiteko eta erabili eta botatzeko mukizapiak erabiltzeko gomendioa eman du Osasun Ministerioak.

Gainera, egun gutxitan sintomek okerrera eginez gero, pediatrari kontsulta egitea gomendatu dute. Haurrek medikuak edo pediatrak agindutako botikak soilik har ditzaketela gogorarazi dute.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak abisu bat bidali die Osakidetzako profesionalei. Ohar horretan jasotako edozein susmo izanez gero, profesionalak harremanetan jarriko dira Osasun Publikoko epidemiologia-zerbitzuarekin. Osasun Sailak lasaitasuna eskatu die herritarrei.