Gizartea
Trafikoa
Trabakua mendateko errepidea erabat ireki dute, lau hilabetez obretan egon ostean
EITB Media
Lau hilabetez egon dira lanean joan den abenduko luiziak eragindako kalteak konpontzen, eta gaur arratsaldean ireki dituzte berriro Trabakuko errepideko errei guztiak.
Gaur arratsaldean ireki dute erabat Trabakuko mendatea (Mallabia, Bizkaia) trafikoarentzat. Lau hilabetez egon dira lanean abenduaren 10eko euriteek eragindako kalteak konpontzen; luizia errepidera iritsi zen eta galtzada hondoratu zuen.
Bizkaiko Foru Aldundiak azaldu duenez, lau aldiz esku hartu behar izan dute euriteen kaleak konpondu ahal izateko, eta guztira 1,6 milioi euro behar izan dituzte lan horiek egiteko. Errepidea konpondu bitartean, trafikoa semaforo bidez erregulatu dute, bypassa eginez.