Itxi

Gizartea

GERTAKARIAK

Arrigunagan hilda agertu den emakume bat identifikatzeko laguntza eskatu du Ertzaintzak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Emakumea 50 eta 60 urte artekoa zen, zuria, 1,65 metrokoa eta gaztaina koloreko melena kizkurra zuen. Kirol zapatila zuriak jantzita zituen.

Emakume bat hilda agertu da astelehen honetan Getxoko Arrigunaga hondartzan, eta Ertzaintzak hura identifikatzeko laguntza eskatu du. Emakumea 50 eta 60 urte artekoa zen, zuria, 1,65 metrokoa, eta gaztaina koloreko melena kizkurra zuen. Kirol zapatila zuriak jantzita zituen.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, emakumeak ez zeraman dokumentaziorik, eta, printzipioz, gorpuak ez du biolentzia zantzurik. Hilotza Bilboko Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dute, eta bertan autopsia egingo diote, zergatik hil den ezagutzeko.

Norbaitek eskainitako ezaugarriak betetzen dituen emakume baten desagerpenaren inguruan informazioa izatekotan, Ertzaintzak haiekin harremanetan jartzeko eskatu du.