Gizartea
Koronabirusa
Non erabili behar dugu musukoa?
EITB MEDIA
Barrualdeetan maskara erabiltzeko agindua bertan behera utziko duen araudi berriak zenbait salbuespen biltzen ditu.
Apirilaren 20tik aurrera musukoa eremu itxietan erabiltzea ez da derrigorrezkoa izango. Edonola ere, Espainiako Gobernuak onartutako araudi berriak baditu salbuespenak eta maskara nahitaezkoa izango da oraindik zenbait eremutan: osasun-zentroetan, zentro soziosanitarioetan eta garraio publikoan, adibidez.
Non erabili behar da musukoa?
- Ospitaleetan, osasun zentroetan, odola emateko zentroetan eta farmazietan maskara erabili behako dute langileek eta bisitariek. Pazienteek, berriz, eremu komunetan soilik jarri beharko dute.
- Zentro sozio-sanitarioetan ere musukoa erabili beharko dute langileek eta bisitariek. Erresidentzietan bizi diren pertsonek, ostera, ez dute maskara jantzi beharko.
- Hegazkinez, trenez, metroz, tranbiaz, autobusez bidaiatzerakoan eta garraio publiko guztietan musukoa nahitaezkoa izango da. Itsasontzietan ere derrigorrezkoa izango da, 1,5 metroko segurtasun-tartea bermatzerik ez badago. Nasetan eta geltokietan ez da musukorik erabili beharko.