Gizartea
Zaborren tratamendua
Bizkaitarren % 2,9 baino ez daude atez ateko zabor bilketaren alde
Erredakzioa
Aldundiaren inkesta baten arabera, gainera, bizkaitarren % 43 Gipuzkoako hondakinak jasotzearen aurka daude.
Bizkaitarren % 2,9k baino ez dute babesten Gipuzkoako Aldundiak sustatutako atez ateko zabor bilketa sistema.
Bizkaiko Aldundiak egindako inkesta baten arabera, bizkaitarrek 7,3ko nota eman diote egun lurraldean dagoen zabor bilketa sistemari, hots, gaikako hondakin-tratamenduari.
Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek zabor tratamenduen harira izandako polemikari dagokionez, bizkaitarren % 43 lurralde horretako hondakinak jasotzearen aurka agertu dira, Gipuzkoak kanon bat ordainduta ere. Beste % 31,2 alde daude.
Aste honetan, Bizkaiko Aldundiak iragarri du ez dutela luzatuko Gipuzkoak Igorreko zabortegira urtean 25.000 tona zabor eramateko akordioa, Martin Garitano ahaldun nagusiaren Exekutiboak hondakinak tratatzeko zentro bat eraikitzeko arkodioa urratu izana egotzita.
Bizkaiko Foru Aldundiaren inkesta 1.600 pertsona elkarrizketatuz egin dute.
Bizkaitarren % 2,9k baino ez dute babesten Gipuzkoako Aldundiak sustatutako atez ateko zabor bilketa sistema.Bizkaiko Aldundiak egindako inkesta baten arabera, bizkaitarrek 7,3ko nota eman diote egun lurraldean dagoen zabor bilketa sistemari, hots, gaikako hondakin-tratamenduari.Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek zabor tratamenduen harira izandako polemikari dagokionez, bizkaitarren % 43 lurralde horretako hondakinak jasotzearen aurka agertu dira, Gipuzkoak kanon bat ordainduta ere. Beste % 31,2 alde daude.Aste honetan, Bizkaiko Aldundiak iragarri du ez dutela luzatuko Gipuzkoak Igorreko zabortegira urtean 25.000 tona zabor eramateko akordioa, Martin Garitano ahaldun nagusiaren Exekutiboak hondakinak tratatzeko zentro bat eraikitzeko arkodioa urratu izana egotzita.Bizkaiko Foru Aldundiaren inkesta 1.600 pertsona elkarrizketatuz egin dute.