Itxi

Gizartea

Alerta laranja elurragatik

Neguko Bidezaintza Plana aktibatu dute Euskadin, elur arriskuagatik

EITB Media

21:00etan aktibatu dute plana, hain zuzen ere, Fase Operatiboan. Elurragatik iragarritako alerta laranja gauerditik larunbatera goizera arte (10:00) egongo da indarrean.

  • Gasteiz, azaroan. Argazkia: Guillermo Agirre

    Gasteiz, azaroan. Argazkia: Guillermo Agirre

Eusko Jaurlaritzak Neguko Bidezaintza Plana aktibatu du 21:00etan, fase operatiboan, barnealdean elurra egin dezakeela eta.

Neguko Bidezaintza Planaren Koordinazio Organoa arratsalde honetan bildu da Bilbon, Trafikoa Koordinatzeko eta Larrialdiak Kudeatzeko Zentroan. Foro horretan euskal erakunde guztiak daude ordezkatuta.

Elurragatik iragarritako alerta laranja gauerditik larunbatera goizera arte (10:00) egongo da indarrean.