Gizartea
Alerta laranja elurragatik
Eskola kirola bertan behera utzi dute Araban larunbaterako
EITB Media
Hego Euskal Herria alerta laranja izango da ostiralean eta larunbatean, elurrgatik. Igandeko ekitaldiei eutsi egin diete, eguraldiak hobera egingo duelako.
-
Gasteiz, zurituta, azaroan. EITB
Arabako Aldundiak bertan behera utzi ditu larunbateko eskola kiroleko ekitaldi guztiak, elur aurreikuspenak direla eta. Hego Euskal Herria alerta laranjan izango da bihar eta etzi, eta 200-300 metrora zurituko du.
Igandeko kirol jarduerei, baina, eutsi egin die oraingoz Aldundiak, iragarpenaren arabera eguraldiak hobera egingo duelako.