Itxi

Gizartea

ARRAZISMOA

Gasteizko Udala autobus gidari bat ikertzen ari da bi emakumeri irain arrazistak egiteagatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Sare sozialetan zabaldu den bideo batean irain eta iruzkin arrazistak entzun daitezke.

  • Tuvisaren autobus bat EITB Mediaren artxiboko irudi batean.

    Tuvisaren autobus bat EITB Mediaren artxiboko irudi batean.

Gasteizko Udala autobus gidari bat ikertzen ari da, bi emakume beltzen aurka irain arrazistak egiteagatik. Sare sozialetan zabaldu den bideo batean, joan den igandean Gasteizko autobusen 5. linean izandako gertakari arrazista jasotzen da.

Bideoan gidariak bi bidaiari beltz iraindu eta gutxietsi egiten dituela entzun daiteke. Gainera, autobus gidariak iruzkin arrazistak zuzentzen dizkie bi emakumeei, horien jatorrizko herrialdeari erreferentzia eginda.

Eztabaidaren kausa argia izan ez arren, aipatutako bideoan emakumeetako baten ahotsa entzun daiteke, gidariari azalpen eske geltoki batean ez gelditzeagatik.

Gasteizko hiri-autobusen enpresa publikoak, Tuvisak, informazio-espedientea ireki dio gidariari.