Itxi

Gizartea

bizkaia

Gaztelugatxe Aste Santuan ez irekitzeko eskatu du Bermeok, obrak egin ezean

agentziak | eitb media

Eskaileretarako eta ermitarako sarbideak itxita jarraitzen du, 2021eko urtarrilaren 7an lur-jausi baten ondorioz itxi zutenetik. Bizkaiko Foru Aldundiak sarbidea Aste Santurako berrirekitzea zuen aurreikusita, eta Bermeoko alkateak nahiago du itxaron, lurraren segurtasuna bermatu arte.

  • Gaztelugatxe. Argazkia: Tamara Garcia Mosquera

    Gaztelugatxe. Argazkia: Tamara Garcia Mosquera

Aritz Abaroa Bermeoko alkateak Gaztelugatxeko San Joan ermitarako sarbidea Aste Santuan itxita mantentzeko eskatu du ostiral honetan, Bizkaiko Foru Aldundiaren batzar batean, lurraren segurtasun osoa bermatzea posible izan ezean.

Eskaileretarako eta ermitarako sarbideak itxita jarraitzen du, 2021eko urtarrilaren 7an lur-jausi baten ondorioz itxi zutenetik.

Bizkaiko Foru Aldundiak lurraren egonkortze lanak laster bukatzea zuen aurreikusita, Aste Santurako sarbidea berrireki ahal izateko.

Unera arte, ordea, ez dituzte aurreikusitako mikropilotajeak burutu. Hori dela eta, sarbideak ez irekitzeko eskatu du alkateak, lur-jausi berrien arriskua bermatu ezin bada.