Gizartea
UKRAINAKO GERRA
Errusiako justiziak Facebook eta Instagram debekatu ditu, “muturrekoak” izateagatik
EITB MEDIA
WhatsApp, Meta enpresarena, erabaki honen kanpo geratu da.
-
WhatsApp, Facebook eta Instagram sare sozialak.
Moskuko auzitegi batek debekatu egin du Facebook eta Instagram sare sozialak erabiltzea. Izan ere, bere ustean, Meta, zerbitzu horien enpresa nagusia, "muturreko erakundea da eta errusiarren aurkako indarkeriarako deia egiten du".
Facebook eta Instagram ofizialki blokeatuta egon arren, Fiskaltzak ez du kalifikatzen sare sozialen erabilera muturreko jarduera gisa. Horregatik, auzitegiak ez du WhatsApp, Metaren mezularitza-zerbitzua, erabakiaren barruan sartzen.
Duela astebete baino gehiago, Metak iragarri zuen erabiltzaileei aukera ematen ziela erabilera-arauak hausteko eta normalean debekatutako mezuak bidaltzeko; adibidez, "Errusiako inbaditzaileari heriotza".