Itxi

Gizartea

Memoria historikoa

San Kristobal gotorlekuko 15 presoren gorpuak berreskuratu dituzte Berriozarren

EITB MEDIA

136 gorpu berreskuratu dituzte Foru Gobernuak exhumazio programa hasi zuenetik.

  • Aurkitutako gorpuak. Argazkia: Aranzadi

    Aurkitutako gorpuak. Argazkia: Aranzadi.

San Kristobal gotorlekuko 15 presoren gorpuak berreskuratu dituzte gaur Berriozarko (Nafarroa) hilerriko hobi komun batean. Aranzadi Zientzia Elkartea izan da arduraduna, eta lanean jarraituko du gorpu gehiago egon daitezkeen hipotesiaren aurrean.

Aurkitutako munizio-hondarrek adierazten dutenez, gorpu horiek espetxetik ihes egiteagatik hil zituzten 21 presoenak izan daitezke. Biktima horietako batzuk anarkistak ziren.

Gaixo hil ziren beste 26 preso hilerri horretan lurperatu zituzten, baina haien kokapena topatzea konplexuagoa da. Azken 15 gorpu horiekin, jada 136 berreskuratu dituzte Foru Gobernuak exhumazio programa hasi zuenetik.