Itxi

Gizartea

ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIAN

Markel Olano: "Gure zerbitzuetan 100 errefuxiatu ukrainar ditugu eta kopurua hazten ari da"

EITB MEDIA

Gipuzkoako ahaldun nagusiak azaldu duenez, zaila da senideengana etorri direnen kopuru zehatza jakitea, eta horien berri emateko eskatu du.

  • Markel Olano

    Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia Euskadi Irratian. Argazkia: Euskadi Irratia

    29:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ukrainako gerratik ihesi Gipuzkoara iristen ari diren errefuxiatu ukrainarren kopurua egunez egun hazten ari dela adierazi du Markel Olano ahaldun nagusiak, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan. Haren esanetan, gaur-gaurkoz, 100 errefuxiatu ukrainar daude Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzuetan, eta kopuru hori hazten ari da.

EAEn bizi diren 2.500 ukrainarretatik 1.500 Gipuzkoan bizi direla eta Ukrainatik atera diren batzuk beren senideengana etorri direla azaldu du. Olanoren esanetan, zaila da bide horretatik zenbat iritsi diren jakitea, eta ildo horretan eskaera egin du pertsona horien berri emateko.

Aurrera begira, beharrak arlo guztietan areagotzen joango direla aurreikusi du, eta denborarekin aldundiaren zerbitzuetan dauden pertsona horiek etxebizitza beharko dutela eta gizarte alorretik behar bereziak izango dituztela gaineratu du.

Gurasorik edo tutorerik gabe etorritako adin txikikoen inguruan galdetuta, epe motzera lege ikuspegitik arazo larri bat dagoela onartu du. "Legeak dio ez badute tutore bat, senitarteko bat, orduan guk daukagula beharra legalki haur hori gure gain hartzeko eta babesteko". Arazoak arazo, azpimarratu du helburuak izan behar duela adingabe horiek ahalik eta arreta egokiena izatea eta konfiantzazko jendearekin egotea.