Gizartea
Migrazioa
Bidasoa ibaian desagertu zen gazte senegaldarra bilatzeari utzi diote
EITB MEDIA
Larrialdi zerbitzuetako langileak bost egunez ari ditu dira haren bila. Desagertutako migratzailea 24 urteko senegaldar bat da.
-
Larrialdi zerbitzuetako langileak Bidasoa ibaian. Argazkia: EITB Media
Joan den larunbatean Bidasoa ibaian desagertu zen migratzailea bilatzeko lanak amaitutzat ematea erabaki dute larrialdietako zerbitzuek, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Desagertutako migratzailea Ibrahim Diallo da, 24 urteko senegaldarra, EITB Mediak baieztatu ahal izan duenez.
Larrialdi zerbitzuetako langileak larunbatetik ibili dira mutilaren bila, baina bost egunetan haren arrastorik ez dutenez topatu, uretan bilatzeari uztea erabaki dute. Hala ere, Ertzaintzak kasua ikertzen segituko du.