Itxi

Gizartea

Migrazioaren drama

Bidasoa ibaian desagertutako pertsonaren bila ari da laugarren egunez Gurutze Gorria

Agentziak | EITB MEDIA

Ibaiaren bokalea miatuko dute gaurkoan. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, baina ez du jada bilaketa lanetan parte hartzen.

  • Erreskate taldeak, atzoko bilaketa lanetan.

    Erreskate taldeak, atzoko bilaketa lanetan. Argazkia: EFE

Gurutze Gorriko hainbat talde Bidasoa ibaian (Irun, Gipuzkoa) larunbatetik desagertuta dagoen pertsona bilatzeari ekin diote goizean, laugarren egunez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Larunbat arratsaldean Iparraldera joan nahi zuten hiru pertsona migratzailek salto egin zuten ibaira, baina bik bakarrik lortu zuten gurutzatzea. Gertaeraren berri izatean, hirugarren lagun hori bilatzeko lanei ekin zieten. 24 urteko senegaldarra da desagertutakoa.

Asteburu osoan zehar eta atzo jardun zuten bilatze lanetan, oraingoz, alferrik. Gaurkoan, Gurutze Gorriko ontzi bat ari da ibaiaren bokalea miatzen.

Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, baina ez du jada bilaketa lanetan parte hartzen.