Gizartea
ALERTA METEOROLOGIKOAK
Abisu horia, 100 km/h-tik gorako haize-boladengatik
EITB MEDIA
Neurria astearteko 15:00ak arte egongo da indarrean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta egun osoan zehar Nafarroan.
-
Abisu horia Hego Euskal Herrian haizeagatik. Artxiboko irudia: EFE
Gaur gaueko 21:00ak geroztik, Hego Euskal Herria abisu horian dago, haize-bolada bortitzak espero baitira. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, haizeguneetan 100 km/h-ko ufadak izan daitezke. Hala, neurria astearte honetako 15:00ak arte egongo da indarrean. Nafarroan, bestalde, abisua egun osoan luzatuko da.
Euskalmeten arabera, gauean, hego-ekialdeko haize-boladak 100 km/h-tik gorakoak izatea espero da, batez ere Arabako mendi inguruetan, eta Bizkaiko eta Gipuzkoako mendi inguruetan, berriz, 80 km/h-tik gorakoak. Nafarroan boladek 70 km/h-ko abiadura gaindi dezakete.
Asteartean, hego-ekialdeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindituko dute haizeguneetan, batez ere mendi inguruetan. Kostaldean, 80 eta 100 km/h artekoak izango dira, batez ere ekialdean.
Haizeguneak ez diren lekuetan ere abisu horia aktibatuko da asteartean. Kasu horretan, 80 km/h-tik gorako boladak espero dira Gipuzkoan eta Araban; Bizkaian, berriz, 60 eta 80 km/h-koak. Foru Erkidegoan 70 km/h-ko boladak espero dira. Nafarroan, berriz, 70 km/h-koak, gutxi gorabehera.