Gizartea
IRUZURRA
Gurutze Gorriak ohartarazi du iruzur egiten ari direla bere izena erabiliz dirua eskatuz Ukrainarentzat
EITB MEDIA
Iruzurgileak etxeetara joaten dira herritarrei dirua eskatuz. Erakundeak gogorarazi duenez, Ukrainarentzako dohaintza ekonomikoak beren dohaintza-kanalen bidez egiten dira, inoiz ez eskudirutan.
Ukrainako egoeraz baliatuz, Gurutze Gorriraren izena erabiliz hainbat pertsona etxez etxe ukrainarrentzat dirua biltzen ari direla ohartarazi du erakundeak.
Hala, Gipuzkoako Gurutze Gorriak twitter bidez herritarrei gogorarazi die Ukrainarentzako dohaintza ekonomikoak beren dohaintza-kanalen bidez egiten direla, eta sekula ez duela eskudirua eskatzen.
¿¿#Ukrainarako dohaintzak gure laguntzeko bideen bitartez egiten dira ¿, Gurutze Gorriak ez du eskudirua eskatzen
— Cruz Roja Gipuzkoa (@CruzRojaGip) March 10, 2022
¿¿Las donaciones económicas para #Ucrania se realizan a través de nuestros canales de donación ¿, NUNCA ningún equipo de #CruzRoja pide dinero en efectivo. pic.twitter.com/ij2XAmEUWA