Itxi

Gizartea

Koronabirusa

79 pertsona hil dira covid-19aren ondorioz Euskadin astebetean, aurrekoan baino bost gutxiago

Agentziak | EITB Media

211 pertsona daude ospitaleratuta, aurreko egunean baino 12 gutxiago, 162 gela arruntetan eta 49 ZIUetan. Intzidentzia metatuakk jaisten jarraitzen du, eta 299 positibo berri zenbatu dituzte igandean. R0 indizea (oinarrizko erreprodukzio tasa) 0,86an dago.

  • Osasun langileak Basurtuko ZIUetan

    Osasun langileak Basurtuko ZIUetan. Artxiboko argazkia: EFE.

Covid-19ak 79 hildako eragin ditu Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) otsailaren 21etik 27ra bitarteko astean, aurrekoan baino bost gutxiago, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astelehen honetan eguneratu duen buletin epidemiologikoaren arabera.

Bestalde, gaitza atzemateko 2.507 proba diagonostiko egin dituzte EAEn igandean, eta 299 positibo atzeman; hau da, egindako proben % 11,9. Horrela, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatua 467,61 kasukoa da erkidegoan, astebete lehenago baino 210 gutxiago.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, 14 eguneko intzidentzia tasa metatuta Araban 100.000 biztanleko 438,31 kasukoa da, Bizkaikoa 470,13koa eta Gipuzkoakoa 472,62koa. Hiriburuetako egoerari dagokionez, Gasteizko intzidentzia metatua 451,45 kasukoa da, Bilbokoa 503,93koa eta Donostiakoa 549,37koa.

Adinari begiratuz gero, 0-9 urteko taldean 8 positibo aurkitu dituzte azken egunean eta intzidentzia metatua 265,91 kasukoa da, 10-19 urtekoenean 15 (315,85), 20-29 urtekoenean 35 (543,37), 30-39 urtekoenean 36 (580,78), 40-49 urtekoenean 59 (607,75), 50-59 urtekoenean 62 (497,97), 60-69 urtekoenean 27 (326,70), 70-79 urtekoenean 34 (450,42), 80-89 urtekoenean 15 (499,02) eta 90 urtetik gorakoen artean 8 (676,19).

Bestalde, covid-19a duen pertsona batek batez beste zenbat lagun kutsatzen dituen adierazten duen oinarrizko birsorkuntza tasa 0,86an dago EAEn; 0,86koa Araban, 0,87koa Bizkaian eta 0,85ekoa Gipuzkoan.

Azkenik, ospitaleetako egoerari erreparatuta, 19 positibo ospitaleratu dituzte igandean, bezperan baino 3 gehiago, eta orotara 211 positibo daude ospitaleetan, aurreko egunean baino 12 gutxiago: 162 gela arruntetan (2 gutxiago) eta 49 ZIUetan (10 gutxiago).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.