Gizartea
Gipuzkoa
Indarkeria zantzuak dituen gizonezko baten gorpua aurkitu dute Usurbil eta Donostia artean
eitb media
Ertzaintzak ikerketa abiatu du Andatza mendi inguruan gertatutakoa argitzeko asmoz.
Ertzaintzak indarkeria zantzuak dituen gizonezko baten gorpua aurkitu du Andatza mendi inguruan, Usurbil eta Donostia artean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko, baina kriminalitate zantzuak daudela aitortu du.