Itxi

Gizartea

Omenaldi ekitaldiak

Iñigo Cabacas gogoratu dute, isilik, San Mamesen

Erredakzioa

Bederatzi minutuko bi isilune egin dituzte. Ondoren, zaleek txalo zaparradak jo dituzte. Aurretik, 3.000 lagunek elkarretaratzea egin dute Bilboko kaleetan, Moyua plazatik abiatuta.

01:31
Athletic zaleek Cabacas oroitu dute martxa isil batean

Astelehenean hildako Iñigo Cabacas gaztearen omenez minutu bateko isilunea egin du San Mamesek Athletic eta Mallorkaren aurkako partidan,"Iñigo Cabacas zenarenomenez; familia zuri-gorriko kidea; beharrezkoa da omenaldi hauegitea", Javi Aldazabal Athleticeko idazkariak esan duenez.

Gainera, zaleek beste minutuko isilunea egin dute partidaren bigarren parteko 9. minutuan.

Halaber, Peñen Elkarteak Mallorcaren aurkako partidaren bi zatien lehen bederatzi minutuetan taldea ez animatzeko deiaegin du, "errespetua" agertzeko, minutu bateko txaloekin bukatuz.Horrez gain, Peñen Elkarteak zaleei iradoki die beltzak direnAthleticen jantziekin joateko San Mamesera partida ikustera.

Isilpeko martxa

Athleticen partida baino lehen, 3.000 lagun inguru bildu dira Bilboko kaleetan, Athleticen Peñen Elkarteak deituta, Cabacas omentzeko. "Iñigo, gogoan zaitugu" lelopean, elkarretaratzea 16:30ean Moyua Plazatik abiatu da, Bilboko Kale Nagusitik igaro eta San Mameseko inguruetan amaitu da. Bertan ez da ertzainarik izan.

San Mamesera heltzean, bero txalokatu dute bertan bildutakoek. Bitartean, hildakoaren senitartekoak estadiora sartu dira lore-sorta batekin. "Zaleen batasuna eta babesa argi geratu da", esan du Cabacasen lagun batek. Halaber, Cabacas hil zen "Ertzaintzaren karga polizialaren erantzulearen dimisioa" exijitu du.