Gizartea
KORONABIRUSA
Covid-19aren seigarren olatuaren eraginak behera egin du Euskadin, kasu eta ospitaleratze gutxiago baitaude
Naiara Ballesteros | EITB Media
14 eta 7 eguneko intzidentzia metatuek behera egiten jarraitzen dute, baina birsorkuntza-indizeak (R0) gora egiten jarraitzen du eta 0,79koa da.
-
771 positibo berri atzeman dituzte eta intzidentzia 14 egunera 580,26koa da. Argazkia: EITB MEDIA.
Covid-19aren adierazle guztiek behera egin dute Euskadin, birusaren birsorkuntza-indizea (R0) izan ezik, azken horrek hazten jarraitzen baitu. Osasun Sailaren buletin epidemiologikoaren datuen arabera, asteazken honetan 56 pertsona zeuden egoera larrian covid-19agatik, igandean 60 ziren eta duela astebete 65. Halaber, gela arruntetan ospitaleratutako pertsonen kopurua txikiagoa da, igandean 273 ziren eta atzo 205.
Gainera, 14 eguneko intzidentzia metatua 580,26 kasukoa da 100.000 biztanleko. Asteleheneko datuak 741,42 kasuko intzidentzia metatua utzi zuen, eta duela astebete 1032,54koa zen.
Lurraldez lurralde aztertuta, Arabak du intzidentzia metatuaren adierazlerik baxuena, 557,22 pertsona, eta atzetik oso gertu Bizkaia (563,51) eta apur bat urrunago Gipuzkoa (607,53) daude.
Covid-19aren pandemiak beheranzko joerarekin jarraitzen du Euskadin, azken 24 orduetan 771 positibo berri detektatu ondoren. 5.359 proba diagnostiko egin dituzte, eta positibotasun tasa % 14,4koa da. Asteko kutsatzeen kopurua ere txikiagoa da: 4.994 positibo.
7 eguneko intzidentzia-tasa metatuak, covid-ak epe laburragoan izan duen bilakaera adierazten du, behera egiten jarraitzen du, eta 227,03 kasu daude 100.000 biztanleko.
Hala ere, birusaren birsorkuntza-indizearen beheranzko joera (R0) hazi egin da duela astebetekoaren aldean, eta 0,79an dago, aurreko asteko 0,68aren aldean. R0 batez ere Bizkaian igo da, 0,82ko indizea baitu; Araban (0,76) eta Gipuzkoan (0,77), aldiz, txikiagoa da.