Gizartea
Iñigo Cabacasen heriotza
Lehendakariak berretsi du azkeneraino ikertuko dutela gertatutakoa
Erredakzioa
Patxi Lopezek kritikatu egin du "Batasunaren mundua"k heriotza erabili izana.
Patxi Lopez lehendakariak berretsi du Eusko Jaurlaritzak "azkeneraino" ikertu nahi duela Ertzaintzaren pilotakada batek jotako Iñigo Cabacas gaztearen heriotza.
Cope irrati-katean egindako elkarrizketa batean, Lopezek kritikatu egin du "Batasunaren mundua"k heriotza erabili izana, eta goratu egin du Iñigoren senideek eta lagunek ez politizatzea eskatu izana.
Halaber, lehendakariak azaldu du Ertzaintza "aspalditik" ari dela istiluen aurkako material ezberdinak probatzen, gomazko pilotak erabiltzeari utz diezaioketen aztertzeko.