Gizartea
Iñigo Cabacasen heriotza
Billboko istiluengatik atxilotutakoei lesio-delitua egotzi diete
Erredakzioa
Herrizaingo Sailak azaldu duenez, eginbideak ireki dituzte, lesio-delitu bat dela eta, pertsona batzuk Ertzaintzak esku hartu aurretik izandako istiluetan zauritu baitziren.
Iragan ostegunean Iñigo Cabacas gaztearen heriotza eragin zuen Ertzaintzaren karga probokatu omen zuten borroketan parte hartzea leporatuta asteazkenean atxilotu zituzten 22 eta 26 urteko bi gizonezkoak epailearen aurrera eraman dute gaur arratsaldean eta lesio-delitua egotzi diete.
Herrizaingo Sailak azaldu duenez, eginbideak ireki dituzte, lesio-delitu bat dela eta, pertsona batzuk Ertzaintzak esku hartu aurretik izandako istiluetan zauritu baitziren.
Ertzaintzak oraindik ez du zehaztu zer gertatu zen, baina atxilotuek Ertzaintzaren karga eragin omen zuten istiluetan parte hartu omen zuten Maria Diaz de Haro kalean, Athleticen partidaren ostean.
Ertzaintzaren karga horretan, Iñigo Cabacasek pilotakada bat jaso zuen buruan, eta horrek eragindako zaurien ondorioz hil zen egun batzuk geroago.