Gizartea
Iñigo Cabacasen heriotza
Bi atxilotu, ustez karga eragin zuen borrokan parte hartzeagatik
Erredakzioa
22 eta 26 urteko bi gazte atxilotu dituzte Bilbon eta Abadiñon ustez Ertzaintzaren karga eragin zuen istiluetan parte hartzea leporatuta.
-
Athletic-Schalke 04 partidaren osteko istiluak. Argazkia: EITB
22 eta 26 urteko bi gizonezko atxilotu dituzte gaur iragan ostegunean Iñigo Cabacas gaztearen heriotza eragin zuen Ertzaintzaren karga ustez probokatu zuten borroketan parte hartzea leporatuta.
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, gaur goizean izan dira atxiloketak Bilbon eta Abadiño eta atxilotuak polizia-etxean daude.
Ertzaintzak oraindik ez du zehaztu zer gertatu zen, baina atxilotuek Ertzaintzaren karga ustez eragin zuen istiluetan parte hartu omen zuten Maria Diaz de Haro kalean, Athletiken partidaren ostean.
Ertzaintzaren karga horretan, Iñigo Cabacas gazteak pilotakada jaso zuen buruan eta zauri horren ondorioz hil zen egun batzuk geroago.