Itxi

Gizartea

Sexu abusuak

Ustez elizgizonek egindako hogeita hamar bat sexu abusu ikertzen ari da Ertzaintza

AGENTZIAK | EITB Media

Segurtasun sailburuak azaldu du ikerketa "zaila" dela, kasu gehienak duela 20 urte baino gehiago gertatu baitziren. Gainera, ustezko abusatzaileetako asko dagoeneko hilda daude.

Euskadin Elizaren baitan jazotako hogeita hamar bat sexu-abusu kasu ikertzen ari da Ertzaintza, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak jakinarazi duenez.

SER irrati-katean egindako elkarrizketa batean, Erkorekak azaldu du El Pais egunkariak 14 kasuren berri eman eta gero hasi duela ikerketa EAEko Poliziak.

Sailburuaren hitzetan, "zaila" da kasu horiek ikertzea, gehienak duela 20 urte baino gehiago gertatu baitziren. Gainera, ustezko abusatzaileetako asko dagoeneko hilda daude.

Erkorekak zehaztu du Ertzaintzaren eta Fiskaltzaren ikerketa hasi besterik ez dela egin, eta Euskadiko elizbarrutiak "serio eta irmo" inplikatu direla horretan.