Gizartea
Elkarrizketa
Gontzal Martinez de la Hidalga pediatra: "Gero eta arazo mental eta emozional gehiago ikusten ari gara"
EiTB Media
"Eskoletan ezarri diren neurriak arintzea eskatzen dugu, umeengan ondorio latzak dituztelako", adierazi du EITB Mediak egindako elkarrizketan. Zentzu horretan, "orain askoz gehiago dakigu, eta ezin ditugu aurretiaz egindako akatsak errepikatu", aldarrikatu du.
"Gero eta arazo mental eta emozional gehiago ikusten ari gara, eta denborarekin gero eta gehiago ikusiko dira", ohartarazi du Gontzal Martinez de la Hidalga Ortiz de Zarate pediatrak. "Gauza batzuk ez dira epe laburrean ikusten, denborak erakutsiko dizkigu", erantsi du EITB Mediak egindako elkarrizketan. Neurriak aldatu ezean adin txikikoen osasun egoerak okerrera egingo duela uste du.
Martinez de la Hidalgak, beste 15 pediatrarekin batera, agiri bat sinatu du, ikastetxeetan covid-19ari aurre egiteko neurriak arintzea eskatzeko.
"Ahalik eta lasterren umeen egoera hobetu behar dugu", azpimarratu du medikuak. Martinez de la Hidalgaren hitzetan, "pediatrok gure ahotsa altxatu behar dugu umeen defentsan, hori gure lana delako".
"Eskoletan ezarri diren neurriak arintzea eskatzen dugu, umeengan ondorio latzak dituztelako", adierazi du. Zentzu horretan, "orain askoz gehiago dakigu, eta ezin ditugu aurretiaz egindako akatsak errepikatu", aldarrikatu du.
Pedriataren ahotan, "murrizketen bidean umeak izan ziren kaltetuak, eta orain normalizaziorako bidean gutxienez umeak izan beharko lirateke lehenak; bizitza normala egitea behar dutelako".
"Ez da soilik musukoa, egoera orokorra da; hezkuntzan arazo handiak egon dira: berrogeialdiak, konfinamenduak (umeak sei astez konfinamendu zorrotza pairatu zuten), eta horrek eragin handia izan du", nabarmendu duenez.