Itxi

Gizartea

GARRAIO PUBLIKOA GIPUZKOAN

Lurraldebusek gaueko zerbitzu guztiei ekingo die berriro asteburutik aurrera

EITB MEDIA

Osasun larrialdia medio, linea asko bertan behera geratu ziren. Aurrerantzean, baina, Gipuzkoarrek Lurraldebusen gaueko linea guztiak erabili ahal izango dituzte berriz ere.

  • Lurraldebusen autobus bat

    Lurraldebusen autobus bat

Euskadiko osasun-larrialdia amaituta, Lurraldebuseko gaueko zerbitzu guztiak berreskuratzea erabaki du datorren asteburutik aurrera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak.

Ildo horretan, jakinarazi du hiriarteko lineen ordutegiak otsailaren 18tik (ostirala) 19ra (larunbata) bitarteko goizaldetik aurrera luzatuko direla linea batzuetan, eta, beste batzuetan, berriz, otsailaren 19tik (larunbata) 19ra (igandea) goizaldetik aurrera.

"Gipuzkoarrek Lurraldebuseko gaueko lineen garraio publikoa osorik erabili ahal izango dute. Larunbat honetan, gure oinarrizko zerbitzu publikoa betetzeko moduan izango gara, etenik gabe, gau osoan zehar", adierazi du Rafaela Romero diputatuak.

Romerok garraio publikoaren balio soziala nabarmendu du, mugikortasun eskubidearen berme gisa. "Pandemia osoan garraio zerbitzu publikoa bermatu dugu, herritar guztien funtsezko zerbitzua dela uste dugulako".