Itxi

Gizartea

Iñigo Cabacasen heriotza

Iñigo Cabacasen autopsia 'bizpahiru egunen buruan' ezagutuko da

Erredakzioa

ETBn egindako elkarrizketan, Osasun sailburuak heriotzaren kausekin ez espekulatzea eskatu du.

  • Rafael Bengoa Osasun sailburua. EFE

    Rafael Bengoa Osasun sailburua. EFE

Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Iñigo Cabacas athleticzalearen autopsiaren emaitzak ezagutu arte itxaroteko eta bien bitartean haren heriotzaren kausari buruzko hipotesirik ez emateko dei egin du.

Bengoak azaldu du gaur hasiko direla autopsia egiten, eta proba horrek baieztatuko duela gaztea Ertzaintzaren pilotakada batek jota hil zen edo ez.

"Emaitzak ezagutu arte itxaron behar da, eta ez espekulatu zentzu batean edo bestean", esan du, ETB-2ko "Egun on Euskadi" saioan egindako elkarrizketan.

Bere ustez, autopsiaren emaitzak "bizpahiru egunen buruan" ezagutuko dira.