Gizartea
Koronabirusa
Indarrean jarraituko duten murrizketa bakarrak: musukoa barrualdeetan eta edukiera mugak kirol ekitaldietan
EITB MEDIA
Euskadin indarrean jarraituko duten murrizketa bakarrak Estatu mailan Lurraldearteko Batzordeak ezarritakoak izango dira.
-
Euskadiko estadioetan edukiera mugak egongo dira oraindik. Argazkia: EFE
LABIk erabaki du osasun larrialdi egoera desaktibatzea eta bere esku zeuden murrizketa guztiak bertan behera uztea. Horrenbestez, astelehenetik Euskadin indarrean izango diren murrizketa bakarrak Estatu mailan Lurraldearteko Batzordeak ezarritakoak izango dira, hau da, musukoaren erabilera barrualdeetan eta edukiera mugak kirol ekitaldietan.
Astelehen honetan, Osasun Ministerioak eta erkidegoek handitu egin zuten kirol ekitaldietako edukiera, % 75etik % 85era kanpoaldean, eta % 50etik % 75era barrualdeetan.
Bestalde, gaurtik aurrera, EAEko patioetan dagoeneko ez da derrigorrezkoa musukoa erabiltzea.