Itxi

Gizartea

Koronabirusaren semaforoa

2.000 kasutik beherako itzidentzia-metatua dute Bizkaian eta Araban

ANE SANTESTEBAN | EITB Media

Gipuzkoak, berriz, 100.000 biztanleko 2.130eko intzidentzia du. Nabarmen egin dute hobera datuek hiru lurraldeetan.

  • Grafikoa: EITB Media.

    Grafikoa: EITB Media.

(OHARRA: Koronabirusaren semaforoa astean bitan eguneratuko da aurrerantzean, astelehen eta ostegunetan)

2000 kasutik jaitsi da Euskal Autonomia Erkidegoan intzidentzia-metatua, baina oraindik handia da eta herri ia gutziek gorri kolorez margotuta jarraitzen dute. Astigarraga da gaur gaurkoz egoera okerrenean dagoen udalerria, eta Bermeo, aldiz, EAE osotik intzidentzia txikiena duena, covid-19ak herriz herri izan duen eragina neurtzeko erabiltzen duten semaforoaren arabera.

Araban, intzidentziak behera egiten jarraitzen du, 1.826 kasukoa baita (2.446 kasukoa zen astelehenean). Amurrio da lurraldean intzidentzia handiena duen udalerria, baina 3.000tik jaistea lortu du (2.923). Atzetik du Laudio, 2.021 kasurekin. Gasteizek, berriz, 100.000 biztanleko 1.915eko intzidentzia du, otsailaren 7an 2.423 kasukoa zeukan.

Bizkaian, astelehenean 2.287 kasuko intzidentzia izatetik 1.916koa izatera heldu da. Herri handi guztiek 3.000 kasutik beherako intzidentzia dute, eta askok 2.000tik jaistea ere lortu dute. Bilbon ere egoerak hobera egin du, eta intzidentzia metatua 2.123koa izatetik 1.740koa izatera igaro da. Bermeok, berriz, herri handienen artean intzidentzia txikiena izaten jarraitzen du (1.034).

Gipuzkoa da gaur-gaurkoz lurralde zigortuena, baina behera egin du nabarmen intzidentziak azken egunotan, 2.708 kasukoa izatetik 2.130 kasukoa izatera igaro baita. Donostian ere hobera egin dute datuek, gaur 100.000 biztanleko 2.182 kasu baitaude Gipuzkoako hiriburuan (2.741 ziren astelehenean). Astigarraga da Gipuzkoako eta EAEko intzidentzia handiena duena udalerria, 3.356 kasurekin.

Covid-19aren semaforoa Europar Batasunak (EB) onartutako kolore-maparen egokitzapena da, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasa jasotzen du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.