Gizartea
KORONABIRUSA
Positibo berriak 500etik behera jaitsi dira Nafarroan
EITB MEDIA
Duela astebete, 1.124 kutsatze zenbatu ziren. Iruñeko II. Zabalgunean eta Txantrean hauteman dituzte astearte honetan covid-19 kasu gehien.
-
Bi emakume Nafarroako taberna batean eserita eta maskara jantzita. Artxiboko argazkia: EFE
Koronabirusaren zabalkundeak behera egiten jarraitzen du Nafarroan. Atzo, 443 positibo zenbatu zituzten Nafarroan, Foru Gobernuak asteazken honetan zabaldutako behin-behineko datuen arabera.
Bezperan, 730 kasu atzeman zituzten, eta duela astebete, berriz, 1.124.
Iruñeko II. Zabalgunean eta Txantrean hauteman dituzte astearte honetan covid-19 kasu gehien.