Itxi

Gizartea

Ministroen Kontseilua

Kalean eta ikastetxeetako jolastokietan maskararen derrigortasuna kenduko du ostegunetik Espainiako Gobernuak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

EAEn zer gertatuko den ez dute oraindik argitu, baina Zupiriak aurreratu du Osasun eta Hekuntza sailak izango direla horren gaineko erabakia hartuko dutenak.

  • Uma bat aitarekin Donostiako ikastetxe batean

    Uma bat aitarekin Donostiako ikastetxe batean

Ostegunetik aurrera, haurrak musukorik gabe ibili ahalko dira jolasean ikastetxeetako jolastokietan. Ministroen Kontseiluak astearte honetan erabaki du maskararen derrigortasuna kentzea, bai kanpoaldean eta baita eskoletan ere (umeak aire librean daudenean, noski).

Horren berri eman du Isabel Rodriguez Espainiako Gobernuko eledunak, prentsaurrekoan. "Albiste ona da umeentzat, gurasoentzat eta irakasleentzat. Txalotzekoa da txikienek izan duten jarrera, arduraz jokatu baitute uneoro", adierazi du.

Behin Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta, kalean maskararik gabe ibiltzea ere posible izango da, jende asko biltzen den ekitaldietan salbu. Kasu horretan, zutik daudenek edo 1,5 metroko distantzia gorde ezin dutenek musukoa jarri beharko dute. 

Maskararen erabilera EAEn

Kanpoaldean maskararen derrigortasuna bertan behera uzteko Ministroen Kontseiluak hartutako erabakiaz galdetuta, Bingen Zupiria Jaurlaritzako eledunak ziurtatu du seguruenik iazko udako egoerara itzuliko garela, alegia, EAEn ezta, ez dela maskararen erabilera nahitaezkoa izango.

Ikastetxeetako jolastokietan derrigortasuna kentzeari buruz, ordea, zera esan du: "Asteleheneko bileran ez zen gai hori jorratu. Hortaz, Osasun eta Hezkuntza sailei dagokie azken erabakia hartzea.