Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

Kutsatzeek behera egiten jarraitzen dute Nafarroan, duela astebete baino 300 kasu gutxiagorekin: 730 guztira

EITB Media

Iruñeko II Zabalgunea, Arrotxapea eta Txantrea dira azken 24 orduetan birusak gehien zigortu dituen auzoak.

  • Nafarroako Unibertsitatea Klinikako ZIUa. EFEren artxiboko argazkia

    Nafarroako Unibertsitatea Klinikako ZIUa. EFEren artxiboko argazkia

Beheranzko bidea hartuta jarraitzen du covid-19 kasuen kopuruak Nafarroan, aurreko asteetako datuekin alderatuta. Astelehenean, 730 positibo berri zenbatu dituztela zabaldu dute gaur, otsailak 8, Osasun Departamentutik. Duela astebete baino 344 gutxiago dira.

Iruñeko II. Zabalgunea, Arrotxapea eta Txantrea dira azken 24 orduetan birusak gehien zigortu dituen auzoak.

Asteburuan, berriz, 400 kasutik behera atzeman zituzten.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.