Gizartea
Koronabirusa
LABI ostegunean edo ostiralean bilduko da
Agentziak | EiTB Media
Lehendabizi, LABIren batzorde teknikoa batzartuko da. Iñigo Urkullu lehendakariak deituko duen Aholku Batzordeari proposamena egingo dio.
-
LABIren bilera. Artxiboko argazkia: EFE
LABI ostegun edo ostiral honetan bilduko da, Euskadin indarrean dauden neurri murriztaileak luzatu ala ez erabakitzeko, Eusko Jaurlaritzako iturriek jakitera eman dutenez.
Neurriak, otsailak 13, igandera arte daude indarrean.
Lehendabizi, LABIren batzorde teknikoa batzartuko da, bilakaera epidemiologikoa aztertzeko. Ondoren, Iñigo Urkullu lehendakariak deituko duen Aholku Batzordeari proposamena egingo dio.
Azkenean, erakunde foro horrek erabakiko du covid-19ari eusteko neurriak mantendu edo ez.
Aholku Batzordeak koronabirusaren seigarren olatuari aurre egiteko neurriak igandera arte luzatzea erabaki zuen urtarrilaren 28an. Horregatik, ostegunean ala ostiralean biltzeko asmoa du, mantendu ala ez erabakitzeko.