Gizartea
Koronabirusa
Musukoa derrigorrezkoa da ikastetxeetako jolastokietan, oraingoz
EITB MEDIA
Datorren ostegunetik aurrera musukoa kalean erabiltzea ez da derrigorrezkoa izango. Aitzitik, ikastetxeetako protokoloa aldatzea Eusko Jaurlaritzari dagokio eta, oraingoz, ez dute eguneratu.
-
Haurrak musukoarekin, Donostiako ikastetxe batean. Artxiboko argazkia: EFE
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetako patioetan ikasleek musukoa erabiltzen jarraitu beharko dute, oraingoz behintzat.
Espainiako Osasun Ministerioak eta erkidegoek hala adostuta, datorren ostegunetik aurrera ez da musukorik erabili beharko kalean, segurtasun-tartea mantendu ezin daitekeen ekitaldi jendetsuetan, salbu.
Alabaina, ikastetxeetako protokoloa eguneratzea Eusko Jaurlaritzari dagokio eta, beraz, lurraldeen arteko osasun batzordearen baitan hartutako erabakiak ez du eragin zuzenik.
Osasun eta Hezkuntza sailetako arduradunak sarritan biltzen dira datu epidemiologikoak eta prebentzio neurriak aztertzeko, baina oraingoz ez dute inolako aldaketarik egin eta, beraz, protokoloa lehengo bera da: sei urtetik gorako haurrek maskara derrigorrez erabili behar dute, distantzia edozein dela ere, baita jolastokian ere.